Bulego musika taldeak kontzertua eskaini zuen Andremari bezperan plazan, eta ikusmina eta zirrara eragin zituen emanaldiak herritarrengan. Izan ere, plaza jendez leporaino bete zen. Emanaldiaren biharamunean, bizi izandakoa azaltzeko eta herritarrei eskerrak emateko bideo berezi bat plazaratu zuen Azkoitiko musika taldeak sare sozialetan, Tomas Lizarazu abeslariaren off ahotsak lagunduta, eta ikus-entzunezkoak arrakasta itzela izan du.
Taldeak sare sozialetan azaldu duenez, beren "bizitzako lehen kontzertua balitz bezain urduri" zeuden taldekideak igandean. Herriko plazan jotzen zuen lehen aldia zen Bulegorentzat, lehen aldiz ari ziren andremarietan. "Ez dakigu noiz izango den hurrengoa, behar bada urteak pasatuko dira berriz Azkoitiko plazan jo aurretik, baina garbi dugu atzokoa ez dugula inoiz ahaztuko".
Honako hau da bideoa:
View this post on Instagram