Beittu!

Unai Aranguren saritu dute Euspot euskarazko spot lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Unai Aranguren, eskuinetik bigarrena, sariarekin. (Euspot)

Azkoitiarrak Julen Iglesiasekin eta Olatz Asuarekin osatutako taldeak Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Spotik Onenaren Saria eskuratu du, Etorkizunaren pieza spotarengatik.

Euspot euskarazko spot lehiaketaren sariak banatu zituzten joan zen ostegunean Aretxabaletan (Gipuzkoa) egindako ekitaldian. Sei kategoriatan banatuta, lehiaketara aurkeztutako 95 iragarkiren artean banatu zituzten sariak, eta horietako bat jaso zuen Unai Aranguren azkoitiarrak. Arangurenek Julen Iglesiasekin eta Olatz Asuarekin osatutako taldeak Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Spotik Onenaren Saria eskuratu zuen, Etorkizunaren pieza spotarengatik. Hain zuzen ere, kategoria horretan berdinketa izan zen bi talderen artean, eta azkoitiarraren taldeak Kooperatiba baten parte izateko prest? lanaren egileekin partekatu du 500 euroko saria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide