Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarra genero askotan murgildu da aktore ibilbidea hasi zuenez geroztik. Umorea izan zen lehenengoa eta orain Arranopola! estreinatu berri du Gasteizko Komedialdia jaialdian. Stand up comedy formatuak egunerokotasunari buruz aritzeko aukera ematen dio, nola ez, beti umoretik abiatuta. Gurrutxagak nabarmendu du antzerkian euskaldunek "bide propioa" egiteko beharra dutela.
Ikusi hemen Hamaika Telebistak aktore azkoitiarrari egindako elkarrizketa.