Datorren asteburuan ospatuko dute Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia, eta aste honetan, hura iragartzen duen murala margotu dute Azkoitiko Julio Urkixo Etorbideko 40 zenbakiaren aurrean. Iban Izagirre eta Suharri Aranburu artistak aritu dira azken egunetan jaialdiaren izena duen murala margotzen. Hain zuzen ere, jaialdiaren izena fonografo batetik ateratzen irudikatu dute urdin turkesa kolorearen gainean.