Eusko Legebiltzarrak joan zen ostegunean Hezkuntza Legea onartu eta gero, horren inguruko elkarrizketa sorta argitaratzen ari da Berria egunkaria, eta Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzailea da azken elkarrizketatua.
Guraso elkartea kezkatuta dago, itunak ez duelako murgiltzea ezarri eta segregazioaren aurkako neurriak "berandu" datozelako, baina, batik bat, sare publikoa ez delako ageri sistemaren ardatz gisa. Azkoitiarraren hitzetan, "parte hartzeko eta erabakitzeko gaitasun handiagoa" eman beharrean, "uko" egin zaio eskola publikoa indartzeari. "Eta publikoak du hezkuntza unibertsala emateko funtzioa", gaineratu du.
Hemen irakur daiteke Berriak Imazi egindako elkarrizketa.