Amaia Elias dekoratzaile eta antolatzaile azkoitiarra ETB1eko Sukalerrian saioan agertu da gaur, ostirala. Marie Kondo metodoaren aholkulari ofiziala da Elias, eta, gainera, Amai deituriko metodo propioa garatu du. Horren inguruan eta bere ogibidearen beste hainbat xehetasunen inguruan mintzatu da azkoitiarra Joseba Argiñano sukaldariarekin, eta, bide batez, Reuben sandwicha prestatu dute saltsa errusiarrarekin eta artaburu frijituekin.