ETB1eko EITB Kultura saioan elkarrizketatu dute Intza Arakistain sortzaile azkoitiarra. Betidanik marraztu izan du Arakistainek eta Arte Ederren Graduko laugarren mailan hasi zen margotzen. Marrazkiak eman ahal ezin ziezaiokena pinturak eman ahal ziezaiokela ohartu zen orduan, eta interesa areagotuta pinturako master bat egin zuen.
Egun, masterrean ezagutu zituen ikaskideekin estudio bat elkarbanatzen du Arakisteinek. Nize taldeko kidea ere bada azkoitiarra eta tatuajeak egiten ere hasi da. "Nire bidea bilatzen ari naiz", azaldu du ETB1eko kameren aurrean azkoitiarrak.