Xebas Larrañaga artista azkoitiarrak egindako Jesus Mari Leizaola lehendakaria zenaren estatuak kokaleku berria izango du hemendik aurrera. Eider Mendoza Gipuzkoako foru bozeramaileak sarean adierazi duenez, 42 urte bete dira gaur, abenduak 15, hura herbestetik itzuli zenetik. Gaur egun, Foru jauregian dago estatua, eta Donostiako Euskadi plazara lekualdatuko dute orain.
Honako lotura honetan irakur daiteke Andoni Elduaien kazetariak Xebas Larrañagari egindako erreportajea.