BEITTU!

'EITB Kultura' saioa, Dean tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko aza. 1a, 10:08

Azkoitiko Dean tabernan hainbat gai izan ditu hizpide hirukoteak, hala nola, festa, autobusa eta odola. 

EITB Kultura saioa Azkoitiko Dean tabernan izan da. Itxaro Borda idazlea, Maite Arroitajauregi musikaria eta Koldo Almandoz zinegilea festaz aritu dira hizketan. Hiru lagunek festa zerekin lotzen duten azaldu dute tabernan. Festa, odola eta autobusa hitzak gaitzat hartuta, Almandozi, Bordari eta Arroitajauregiri burura zer ikus-entzunezko etortzen zaien azaldu dute.

Festaz aritu direnean, Beastie Boys, Mikel Laboa, Shellac, In the Soup, The Deer Hunter edota Belleza Infinita argitaletxea aipatu dituzte.

Telefonoaz aritu direnean, berriz, The Wire, Blondie, Hasier Etxeberria, Eusnob Bat, Annie Ernaux, Marc Marie, Aritz Galarraga, Isidoro Valcárcel Medina eta Paris, Texas.

Odolaz mintzatu direnean, azkenik, Nick Cave, PJ Harvey, Coen anaiak, Truman Capote, Mariana Enríquez, Beti Mugan, Hertzainak eta Leos Carax.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide