Udane Juaristiren margolan batekin zabaldu dute Euskal Zinemaren Gala

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ira. 22a, 15:56

Margolari azkoitiarrak egin du Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galarako baliatu duten irudia. Juaristik Donostiako portu zaharra irudikatu du lanean, teknika mistoa egur gainean baliatuz. 

Udane Juaristi margolari azkoitiarraren lan batek zabaldu zuen atzo, asteartea, Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioko Euskal Zinemaren Gala. Datozen egunetan Zinemaldian erakutsiko dituzten euskal ekoizpenei lagunduko die margolanak. Juaristik Donostiako portu zaharra irudikatu du lanean, teknika mistoa egur gainean baliatuz.

Euskal artelanak Zinemaldian kokatzeko asmoz, Zinemaldiak euskal artisten margolanak baliatzen ditu zenbait sailetako lanak aurkezteko; horietako bat da Juaristirena. Guztira, hamazazpi lanek parte hartu zuten Euskal Zinemaren Galan: hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean dagoen film batek eta proiektu fasean dagoen beste batek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide