BBK Live Udazkena kontzertu zikloan joko du Bulegok

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ira. 16a, 18:44

Bulego musika taldea. (Argazkia: Bulego)

Azaroaren 13an eskainiko du Azkoitiko musika taldeak bere kontzertua. Gaur, gainera, 'Pizten ari da' izeneko singlea aurkeztu du Bulegok.

Azkoitiko Bulego musika taldeak BBK Live Udazkena kontzertu zikloan parte hartuko du. Emanaldiak bi asteburutan egingo dituzte, urriaren 7tik 9ra eta azaroaren 11tik 13ra, eta saio bakoitzean hiru artista arituko dira.

Hain zuzen ere, azaroaren 13an, BBK Live Udazkena zikloa amaitzen den egun berean, izango da Bulegoren txanda, San Miguel gunean. Teenage Fanclub eta Dorian taldeekin batera ariko da Azkotiko musika taldea.

COVID-19ak eragindako osasun egoerak ezinezko egin du Bilboko BBK Live jaialdia antolatzea azkeneko bi urteotan, eta, horren alternatiba gisa, Last Tour promotoreak kontzertu ziklo bat antolatu du urrian Bizkaiko hiriburuko Bilbo Arenan.

Single berria, entzungai

Duela minutu gutxi, gainera, Pizten ari da izeneko single berria aurkeztu du Bulego musika taldeak. Ondorengo bideo honetan entzun daieteke musika taldearen abesti berria:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide