Udane Juaristi margolari azkoitiarraren lan bat Zinemaldiaren 69. edizioko Euskal Zinemaren Galan erakutsiko dute. Datozen urteetan Zinemaldian erakutsiko dituzten euskal ekoizpenei lagunduko die Juaristiren lanak. Euskal artelanak Zinemaldian kokatzeko asmoz, Zinemaldiak euskal artisten margolanak baliatzen ditu zenbait sailetako lanak aurkezteko.
Guztira hamazazpi lanek parte hartuko dute Euskal Zinemaren Galan: hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean dagoen film batek eta proiektu fasean dagoen beste batek.
2016an, ostera, Izibene Oñederraren lan bat hautatu zuten; azkoitiarraren lana Perlak sailerako hautatu zuten orduan.