Atzo, uztailak 13, abiatu zen Urmuga mendi ibilaldi musikatua, eta uztailaren 31 bitartean hemeretzi mendi ibilaldiz eta hamahiru kontzertuz gozatzeko aukera izango da Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotuko duen jaialdian. Urmugan hainbat euskal musikarik parte hartuko dute, eta horien artean dago Anari azkoitiarra. Hain zuzen ere, uztailaren 21ean izango da Anariren kontzertua, 18:00etan, Aizpearron (Nafarroa), eta harekin batera honako musikari eta bertsolari hauek egongo dira: Josu Zabala, Miren Narbaiza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Donostiako Orfeoia, Idoia Asurmendi eta Baigorriko Gaiteroak. Sarrerak 20 euroren truke eskura daitezke, honako lotura honetan.