Presalde gozotegiaren berri eman dute ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Azkoitian horren ezagunak diren makarroiak nola egiten diren azaldu du Presalde gozotegiko arduradunetako batek ETB1eko kameren aurrean.

Presalde gozotegiko Jorge Etxaniz elkarrizketatu dute Joseba Argiñano sukaldariak gidatzen duen ETB1eko Sukalerrian telebista saioan. Gozotegiaren historia eta beren egunereko lana zein diren azaldu du kameren aurrean Etxanizek labur-labur. Azalpenak eman ondoren lanean jarri dute azkoitiarra, eta Azkoitian ospetsuak diren Azkoitiko makarroiak nola prestatzen diren azaldu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide