'Ez da kasualitatea' Azkoitiko bertso saio musikatua, sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Martxoaren 6an eskaini zuten saioa Baztartxo antzokian, eta 'Bertsoa.eus' webgunean ikusgai jarri dute emanaldiaren laburpena.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azkoitiko Udalak 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua antolatu zuen martxoaren 6rako. Bertsolariak eta gai-jartzaileak, guztiak izan ziren emakumezkoak. Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Jone Uria eta Maddalen Arzallus bertsolariek parte hartu zuten Azkoitiko saioan, eta Saroi Jauregi aritu zen gai-jartzaile lanetan. Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariak, berriz, bertsoei musika jartzeaz arduratu ziren.

Bertsoa.eus webgunean saioaren laburpena egin dute. Ikusi saioaren laburpena, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide