Euskal Herria Batera ekimenak 2021. urteko Aberri Eguna Euskal Herri osoan batera ospatzeko deialdia egin du, eta deialdia zabaltzeko, Keinu bat batera izeneko bideoa labur bat aurkeztu du. Hain zuzen ere, bideo horretan agertzen da Ekaitz Etxezarreta Kaleko Urdangak musika taldeko kide azkoitiarra. Euskal Herriko beste hamaika aurpegi ezagunekin batera egin du bat azkoitiarrak Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin.
Ekimenak azaldu duenez, kantua izango da "batuko gaituen keinuetako bat". Apirilaren 4an, etxeetako eta eraikinetako leihoak zein baloiak "gure ikurrez" apaintzeko deia egin du ekimenak. 12:30ean, berriz, herriko plazetan Gernikako Arbola, Txoriak Txori, eta Ikusi Mendizaleak abestiak kantatzeko deia zabaldu dute.