Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak jarri dituzte Txalon Errekan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko abe. 2a, 13:40

Olentzero eta Mari Domingiren irudiak.

Hainbat auzotar elkartu eta Olentzeroren eta Mari Domongiren irudiak jarri dituzte auzoko futbol zelai txikiaren ondoan.

Gabonak gero eta gertuago daude, eta hori nabari da Azkoitian. Txalon Errekan, esaterako, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak jarri dituzte. Bi pertsonaiak estalpe baten barruan kokatu dituzte, hotzari eta euriari aurre egiteko.

Hainbat auzotar elkartu eta eskulanean egin dituzte bi irudiak eta estalpea girotu duten elementuak. Estalpearen alboko zuhaitzari lotuta, gainera, zaku bat ere jarri dute, herriko txikienek beren eskutitzak bertan sar ditzaten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide