Berria egunkarian Hego Euskal Herriko mapa interaktibo bat argitaratu dute, eta bertan kasu positiboen inguruko udalerrietako nahiz osasun eremuetako informazio zehatza irakur daiteke. Mapa horren arabera, 1.159,4 da Azkoitiko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa —urriaren 26an eguneratu zuten mapa azkenekoz—, eta azken hamalau egunetan, guztira, 139 kasu berri atzeman dituzte. Horrez gain, martxoaren 1etik aurrera herrian izan diren kasu guztien zenbatekoa ere agertzen da; 434 positibo izan dira osasun krisia hasi zenetik hona herrian.