Bihar gauean, Cápsula eta 2 Shock taldeen kontzertuak izango dira doan, Azkoittiko Tabernaxek antolatuta. Cápsula 1997an sortutako talde argentinarra da, baina talde kide guztiak Bilbon bizi dira gaur egun. Rock and Roll musikarekin eta zuzeneko onarekin gozatu nahi dutenek aukera paregabea izango dute bihar herriko plazan, 23:00etatik aurrera. Bestalde, Iggy Popen eta Pearl Jamnen hasierako taldea izan da, besteak beste.