Gaztetxeen alde egin dute, Bilboko Etxarri IIren desalojoaren urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gazte Asanblada 2026ko apirilaren 3a

Azkoitiko Gaztetxekoak eta Gazte Asanbalda gaur elkarretaratzean.

Bilboko Etxarri II gaztetxearen desalojoaren lehen urteurrenean, Azkoitiko Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak elkartasuna adierazi diete gaztetxearen defentsan kalera atera zirenei –bereziki Iker Aranari– eta desalojoaren egunean atxilotu eta poliziaren furgoian jipoitutako gazteari.

Gaur urtebete da Bilboko Etxarri II gaztetxea desalojatu zutela. Urtemuga kontuan hartuta, Azkoitiko Gaztetxean Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du Gaztetxeen alde, justizia Aranarentzat eta zaurituentzat lelo hartuta. "Euskal Herriko hainbat gaztetxek eta gazte asanbladak elkartasuna adierazi diegu Bilboko Etxarri II gaztetxearen defentsan kalera atera ziren guztiei, bereziki Iker Aranari eta egunean bertan atxilotu eta poliziaren furgoian jipoitutako gazteari".

"Urtebete igaro da eta hainbat froga atera izanagatik ere, inpunitate polizialak bere horretan darrai. Gaztetxearen desalojoaren harira izandako gertakariak direla kontuan izanik, garrantzitsua iruditzen zaigu, orokorrean gaztetxeen egoeraren berri ematea eta horien defentsa aldarrikatzea; protesta eskubidearen beharra azpimarratzea eta inpunitate poliziala salatzea".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide