Jakingo duzuen bezala, Gaztetxe bat lortu du Azkoitiko Gazte Asanbladak zuen bizilekutik gertu. Ohar honen bitartez, Asanblada espazio berri horretarako dituen asmoak zeintzuk diren azaldu nahi dizuegu.
Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu Azkoitiko Gaztetxea gazteei, eta orokorrean, herritarrei dagoela bideratuta. Zentzu horretan, ekarpena nahi diogu egin gure herriari; izan era askotariko hitzaldiak antolatuz, biltzeko espazioak sortuz edo aisialdirako eta sozializaziorako ekimenak sustatuz.
Horrez gain, proiektu honetan benetan sinesten dugulako, garrantzi berezia eman nahi diogu inguruko bizilagunak eta auzokideak errespetatzeari. Izan ere, herriari ekarpena egingo dion espazio batek ezin du beste herritar batzuen kalterako izan.
Gauzak horrela, AGAren izenean, gure konpromiso osoa azaldu nahi dizuegu lan hori zentzuz egiteko. Oraingoz, Gaztetxea gaztea da eta lan asko dugu egiteko, baina, egoerarik onenean, bertan geldituko gara denbora baterako. Horregatik, behin espazioa egonkortzen denean, auzokideekin bilera bat egiteko asmoa daukagu. Bertan, aukera eman nahi dizuegu bakoitzaren ardurak edo ekarpenak mahai gaineratzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko zuen ulerkortasunagatik.
BATU GAZTETXIEN ALDEKO BURRUKA!