Azkoitiko Gazte Asanbladaren kurtso berriaren aurkezpena, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gazte Asanblada

Aurtengo ikasturtearen hasierarekin bat eginez, Azkoitiko Gazte Asanbladak ikasturte berriari ekiteko aurkezpena egingo du ostiralean, Elkargunean, 18:00etan. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) ikasturte berriaren aurkezpena egingo du etzi, ostirala, Elkargunean. 18:00etan hasiko da asanblada, eta bertan, AGAren sorrerari eta ibilbideari buruz hitz egingo da. Aldi berean, datorren kurtsora begira asanbladak dituen ideiak eta proposamenak elkarbanatzeko espazioa izango da etzikoa. 

Mezu honen bidez, kaleak astindu nahi dituzten Azkoitiko gazte denak gonbidatu nahi ditugu ostiraleko hitzorduan parte hartzera. Animatu kurtsoaren aurkezpenera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide