Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak etorkizuneko Ertzaintzari buruzko hitzaldia eskainiko du ostiralean, hilak 6, Kultur Etxeko areto nagusian. Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta ariko da Zelaieta Azkoitian. La Ertzaintza que viene. Tecnología de hipervigilancia y capitalismo de consultoría izenburua eman dio hark ostiraleko hitzaldiari.
Liburuaren sinopsiak dioen moduan, azken hamarkadan, Ertzaintzak teknologia aurreratuak erabili ditu kontrol handiagoa lortzeko, ikuspegi prediktiboago batekin, adimen artifizialaren, algoritmoen, komunikazioen esku hartzearen, identifikazio biometrikoaren edo abangoardiako bideozaintza sistemen bidez. Teknika horiek eragin nabarmena dute giza eskubideetan eta askatasun zibiletan, hainbat erakundek egindako hainbat txostenetan ikus daitekeen bezala. Zaintzaren edo kontrolaren industria pribatuko enpresa erraldoien eskutik egiten ari da modernizazio hori, kasu askotan eragin handiko aholkularitza enpresen bidez gainera, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako nahiz Espainiako politikarien ate birakarien kasu ugari tartean.
Zelaietaren lanak euskal poliziaren garapen teknologikoa eta bere opakutasuna argitzea du helburu. Gai horretan sakontzeko asmoz, herritar orori bertaratzeko gonbita luzatzen diogu.