Iagomagok magia ikuskizuna eskainiko du ostiralean, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gazte Asanblada

Iagomagok eskainiko du ikuskizuna.

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, datorren ostiralean, hilak 15, Iagomagok magia ikuskizuna eskainiko du herriko plazan. 17:30ean hasiko da magoaren saioa.

Azkoitiko Gazte Asanbladak etxeko txikienentzat pentsatutako aisialdi ekintza izan arren, haurrek zein helduek ondo pasatzeko tartea izango dute datorren ostiralean, azaroak 15, 17.30ean. Iagomagok Misterioaren maisua ikuskizuna eskainiko du plazan, eta gainera, ikuskizunarekin batera, jatekoa izango da. 

Bestalde, AGAk martxan du Elkargunean Danagatik kaltetutako Valentziar herri langilearen aldeko oinarrizko produktuen bilketa. Ostiralean, 10:00etatik 20:00etara egongo dira Elkargunean, eta larunbatean, 09:00etatik 15:00etara. 

Gazte Asanbladak asteburuko ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide