Kontrol teknologikoaz hausnartu dute hainbat lagunek Matadeixen

The Circle filma ikusi ondoren, kontrol teknologikoaz hitz egin eta hausnartu zuten atzo arratsaldean Matadeixen bildutako hainbat lagunek. Ikus-entzunezkoaren emanaldia eta ondorengo solasaldia Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta egin ziren. The Circle filmak komunikazioaren teknologiaren muga etikoak eta teknologikoak gaia jorratzen du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide