Badatoz 15. Bidaia tertuliak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko bidaiariak 2015ko ira. 11a, 18:56

Urte amaierarako lau bidaia tertulia antolatu ditu Azkoitiko bidaiari taldeak, Udalaren babesarekin. Hizlariek munduko lau txokotako bizipenak kontatuko dizkiete herritarrei. Solasaldi guztiak Kultur etxean izango dira, 19:30etik aurrera. 

 

Lehendabizikoa, Senegal-Gambia Ndanka Ndanka izango da Mikel Bringas eta Rosa Lizasoren eskutik, irailaren 18an. Bigarrena, Transiberianoan bidaiatuz izango da Maialen Astigarragak eta Igor Mayorak zuzenduta, urriaren 16an. Hirugarrena, Emilia Romagna (Italia) zeharkatuz izango da Ainara Garciaren gidaritzapean, azaroaren 20an eta, azkenik, Nairobitarraren istorioa: Tolosatik Nairobira kontatuko du Josu Iztueta hizlariak, abenduaren 18an. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide