Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOSek, Gipuzkoa Zutik-ek, GEISek, Eguzkik, Greenpeacek, ERNAIk, ELAk, LABek, CCOOk, ENHEk, ESK-k, STEILASek, HIRUk, eta No +Precariedad-ek antolatu dute protesta.
"Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea… Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako", adierazi dute Donostian egin duten agerraldian.
Horiek hala, martxa bat antolatu dute urriaren 27rako. Protesta 17:00etan abaituko da Gipuzkoako hiriburuko Menderren plazatik, Erraustegia gelditu! lelopean.