Zubietako erraustegiraino iritsi da protesta eta Ertzaintzak kolpeka erantzun du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik

Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu ziren Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren '0 gune' delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi zien bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita.

Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali zituzten Gipuzkoako agintariek eta airetik helikopteroak gertutik jarraitu zituen protestalarien mugimendu guztiak.

Argia.eus atariko lotura honetan egun horretako albisteak, irudiak eta bideoak. Aste buruan egindako Iraultza Txikien Akanpadako kontakizunak...

Jatorrizko algistea Argia.eus webgunean argitaratu zen eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu Maxixatzenera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide