Antolatzaileek beren agirian diote Gipuzkoako jendarteak aurre egin behar diola erraustegi proiektuari “ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.
Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero, ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari”.
Biharko deialdiaren inguruko informazio gehiago Argia.eus atarian.