Lehenengo hitzordua hurrengo asteartean, martxoak 7, izango da. Egun horretan, arratsaldeko 19:00etan, Pello Zubiriak "Erraustegiaren zor ilegitimoa" hitzaldia emango du Elkargunean.
Azkoitiko Zutik, Zero Zabor eta Piztu elkarteetako kideok elkarlanean "Zutik gaude!" jardunaldiak antolatu ditugu martxo-apirilerako. Helburua erraustegia, zaborren kudeaketa eta energi eta kontsumo ereduen inguruan hausnarketa bultzatzea da. Gai horien inguruan kezkatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, gerturatu ekintzetara!
Lehenengo hitzordua hurrengo asteartean, martxoak 7, izango da. Egun horretan, arratsaldeko 19:00etan, Pello Zubiriak "Erraustegiaren zor ilegitimoa" hitzaldia emango du Elkargunean.