Bigarren eskuko azoka, hilaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zero Zabor

Bigarren eskuko materialen azoka antolatzeko lanean dabil Azkoitiko Zero Zabor taldea. Bigarren eskuko objektuen berrerabilpenarekin, batek baztertutako edozer erosteko aukera izango du besteak. 

 

Berrerabilpenaren eta materialen erabilpen zentzudunaren bitartez, natura neurrigabe ustiatzea saihesteko pausoa dela uste zu Zero Zaborrek. 

Azoka eguna, azaroaren 14an izango da, 10:30etik 17:30era, baina aurrez materiala uzteko egunak honako hauek izango dira: azaroak 7 (10:00-13:00), 10 (17:00-20:00), 12 (10:00-20:00) eta 13 (17:00-20:00). Herriko plazako Torre Zuri erakustokian utzi beharko da materiala. 

Azoka pasatutakoan, dirua jasotzeko edo materiala berreskuratzeko aukera izango da (hala nahi izanez gero). Bestalde, antolaketa gastuei aurre egiteko, saldutakoaren %5a Zero Zabor taldearentzat izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide