Herriko hainbat txokotan ipuinak kontatu dizkiete DBH3ko gazteek LH4ko ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2025ko api. 11a, 14:55

Azkoitia BHIko DBH3. mailako ikasleek Xabier Munibeko LH4ko ikasleei ipuinak kontatu dizkiete gaur herriko hainbat txokotan.

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren nazioarteko eguna aitzakitzat hartuta, Azkoitia BHIko DBH3. mailako ikasleak Xabier Munibeko LH4ko ikasleei ipuinak kontatzera joan dira gaur. Bi ipuin kontatu dizkiete: Tonino eta Hartzatxoa, jirafa zaharra eta harrizko pareta.

Irakurketak herriko hainbat txokotan egin dituzte, Balda plazan, Intxausti parkean eta Eliz atarian.

Eguraldia lagun, gazteak eta gaztetxoak gustura aritu dira ipuin kontaketetan. Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, irakurketa herriko txokoetara zabaltzea izan da ekimen honen helburua, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!