Azkoitia BHIko taldea, kaleetan kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2019ko abe. 24a, 11:08

DBH1eko ikasleek, gurasoek eta laguntzaileek osatutako taldea kantuan izan zen atzo, asteartea, goizean zehar.

Gabon eguna ospatuz, eta ohikoa den bezala, DBH1eko ikasleek osatutako taldea kantuan aritu zen Azkoitiko kaleetan. San Jose egoitzatik pasa ondoren, Jandonianiz plaza, Trenbidearen Zumardia, Ibaiondo kalea, Plazaberri eta Balda Plaza gabon kantuz alaitu zituzten.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide