Aurtengo XXVIII.bertso-paper sariketara 50 sorta aurkeztu dira Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoriatzatik. 3 epaile aritu dira sortak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta. 10 sari banatu dira. Sari banaketa ekitaldia bihar, maiatzak 17, izango da Baztartxon eguerdiko 13:00etan eta sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi eta Eneritz Artetxek bertso-saio bat eskainiko dute.
Egitaraua:
- Irabazle eta ikus-entzulegoari aurreskua
- Saridunen bertsoak
- Hainbat jolas eta lan Aitor Salegi eta Eneritz Artetxerekin.
IKASTETXE BARRUKO IRABAZLEAK
A TALDEA
1. Ume etorkina: Haritz Alberdi, Onditz Alberdi
2. Kutsadura: Onditz Alberdi, Oihan Etxaniz
B TALDEA
1. Jaiotzatik kondenatuak: Maite Portalo, Enaitz Osa, Urko Artola
2. Nire erabaki gogorra: Ane Aranbarri, Maialen Andueza
IKASTETXETIK KANPOKO IRABAZLEAK
A TALDEA
1. Gerra oroitzapenak: Nerea Susi
2. Autobusaren leihotik: Amets Aizpurua
B TALDEA
1. Izarapetik: Naia Arrizabalaga
2. Amona Tereri: Uxue Ostolaza
C TALDEA
1. Hori da futbola: Aner Peritz.
2. Kafe usainak hartu: Oihana Arana.