Ondorioz, datorren ikasturteari begira irailean zehaztuko ditugun aldaketa batzuk ekarriko ditu proiektu berriaren ezarpenak, besteak beste: irakastorduak astelehenetik ostiralera bitartean jardunaldi jarraian eskainiko dira eta jangela eta autobus zerbitzuak mantenduko dira. Arratsaldez, 15:15etik 16:45era, zenbait ekintza edo saio mota eskainiko zaizkie ikasleei, batzuk pedagogikoak —ikasketa osatze, laguntza eta zabaltze saioak—, eta besteak hizkuntzari, kirolari, aisiari eta beste zenbait arlori lotutakoak.