Azkoitia BHI Batxilergoko aurrematrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI

Lehen eta bigarren Batxilergo ikasketak egiteko maiatzaren 2tik maiatzaren14ra, biak barne, ikasleak aurrematrikulazio eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko datak zabalduko dira. Ekainaren 1ean onartutako ikasleen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.

 

Izena emateko ikaslearen eta bere guraso edo tutore legal baten NAN kopia aurkeztea beharrezkoak izango dira.

AZKOITIA BHIk ikasleen ezugarriei eta etorkizuneko beharrei erantzuteko ahal den aukera zabal eta kalitatezkoena eskaintzen ditu. Batxilergoko bi modalitate abiapuntutzat harturik, lau ibilbide eskaintzen ditu: Gizarte Zientziak, Giza Zientziak, Osasun Zientziak eta Zientzia-Teknologia, ikasleen irteera profil egokiena landuz.

Lehen eta bigarren mailako ikasgai aukera ondorengo laburpenetan duzue: Hemen.

Lehen mailako ikasgaiari (modalitatezkoak eta aukerazkoak) buruzko informazio laburtua duzue hemen .


Ate irekietako jardunaldia antolatu dugu, guraso eta ikasleentzat, maiatzaren 2an, arratsaldeko 18:00etan, Altamirako Batxilergo eraikuntzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide