Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketetako sariak jaso dituzte Azkoitri triatloi taldekoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba 2025eko abenduaren 19a

Azkoitri taldeko kideak, sari banaketa ekitaldian.

Gipuzkoako Triatloi Federazioak 2025eko denboraldiko sari banaketa ekitaldia egin du, eta Azkoitri taldeko hainbat kirolari saritu dituzte. 

Gipuzkoako duatloi eta triatloi txapelketetako sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo, ostegunez, Gipuzkoako Triatloi Federazioak. Bertan, Azkoitri triatloi taldeko hainbat taldekide izan ziren sarituak. Hona hemen horien lorpenak:

  • Azkoitri taldea:
    -Gizonezkoen taldeak, Mutrikuko sprint distantziako triatloian.
  • Vanessa Cerrajero:
    -Emakumezkoen VI mailan, Añorgako sprint duatloian.
    -Emakumezkoen VI mailan, Onditz distantzia olinpikoko triatloian.
  • Haritz Iturzaeta:
    -Gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan, Mutrikuko sprint triatloian.
    -Gizonezkoen absolutu mailan, Mutrikuko sprint triatloian.
    -Gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan, Onditz distantzia olinpikoko triatloian.
    -Gizonezkoen absolutu mailan, Onditz distantzia olinpikoko triatloian.
  • Jose Antonio Circujano:
    -Gizonezkoen V2 mailan, Mutrikuko sprint distantziako triatloian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide