Joan den igandean jokatu zen Gasteizko distantzia erdiko triatloia eta bertan banatu zituzten distantzia horretako Euskadiko Txapelketako sariak. Azkoitri triatloi taldeko ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen proban: Aitor Sotilek, Alex Arrietak, Aitzol Agirregomezkortak, Rafael Sudupek eta Pablo Etxeberriak, hain zuzen.
Lehendabizi, triatletek 1,9 kilometroko zirkuitu bat egin behar izan zuten Ullibarri-Ganboako urtegian igerian. Ondoren, bizikletan ,90 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten Gasteiz inguruan, eta azkenik, Gasteizen bertan 21,1 kilometro korrika.
Euskadiko Txapelketako beteranoen lehen mailari (40-49 urte) dagokionez, Sotil txapeldun izan zen, eta Arrieta, txapeldunorde. Taldekakoari dagokionez, hirugarrena izan zen Azkoitri. Taldekako sailkapenari dagokionez, Sotil, Arrieta eta Agirregomezkortaren denborei esker, laugarren talderik onena izan zen Azkoitri 37 talderen artean.
Sotilek beteranoen lehen mailan (40-49 urte) bigarren postua lortu zuen, eta Arrieta, berriz, hirugarrena izan zen.
Honako hauek izan ziren beraien denborak eta sailkapen orokorrak:
- 17. postua: Aitor Sotil (04.08.45)
- 19. postua: Alex Arrieta (04.10.15)
- 100. postua: Aitzol Agirregomezkorta (04.37.45)
- 106. postua: Rafael Sudupe (04.38.54)
- Pablo Etxeberriak ezin izan zuen amaitu.
Sailkapenak hemen ikus daitezke.