Azkoitri, Gipuzkoako esprint distantziako triatloiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Circujano eta Iturzaeta.

Haritz Iturzaetak eta Jose Antonio Circujanok Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu zuten beraien adin mailetan.

Joan den larunbatean ospatu zen Mutrikun (Gipuzkoa) Gipuzkoako esprint distantziako triatloi txapelketa. Bertan hiru taldekide izan zituen Azkoitri triatloi taldeak, eta emaitza bikainekin itzuli ziren denak ere etxera.

Sailkapen orokorrean, Haritz Iturzaeta hirugarren sailkatu zen 23 urtez azpikoen mailan (20-23 urte), eta Jose Antonio Circujano bigarrena izan zen beteranoen bigarren mailan (50-59 urte). Gipuzkoako Txapelketan, berriz, Iturzaetak eta Circujanok bigarren postua lortu zuten beraien mailetan. Biak beraien adin mailako Gipuzkoako txapeldunorde izendatu zituzten.

Taldekako sailkapenari dagokionez, sailkapen orokorrean bigarrena izan zen Azkoitri triatloi taldea, eta Gipuzkoako txapelketari dagokionez, Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen. Zorionak Iturzaeta, Etxeberria eta Circujano! 

Sailkapenak, hemen ikusgai.

Argazki gehiago, Azkoitriren Instagrameko kontuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide