Ignacio Cruz Euskadiko txapeldunorde, beteranoen hirugarren mailako sprint distantziako duatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Joan den larunbatean jokatu zen Zizurkilen Euskadi distantzia sprinteko txapelketa, eta azpitxapeldun suertatu zen Azkoitriko taldekidea.

Ignacio Cruz Larrañaga Azkoitri triatloi taldeko kidea Euskadiko distantzia sprinteko txapelketan azpitxapeldun izendatu zuten joan den zapatuan, hilak 12, Zizurkilen (Gipuzkoa) jokatutako proban. Larrañagak bigarren postua lortu zuen gizonezkoen beteranoen hirugarren mailan (60 urtetik gorako adin maila), eta hala, beteranoen hirugarren mailako Euskadiko bigarren postua bereganatu zuen.

Zorionak, Atxerue!

Argazki gehiago, taldeko Instagram kontuan eta webgunean ikus daitezke. Sailkapenak, berriz, hemen ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide