Azkoitriko kideak, Usansoloko binakako duatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Circujano, Oteiza, LarraƱaga eta Etxeberria.

Joan den igandean jokatu zen esprint distantziako Usansoloko binakako duatloia. Euskadiko txapelketa ere jokatu zuten han.

Azkoitri taldeko hainbat ordezkarik Usansoloko (Bizkaia) esprint distantziako binakako duatloian parte hartu zuten herenegun, igandea. Euskadiko txapelketa ere jokatu zuten han.

Alde batetik, sexu bereko binakako lehian, Ander Larrañaga eta Iker Etxeberria aritu ziren, eta bikotea hamabosgarren sailkatu zen proban 01.10.16 denbora eginda, eta hamahirugarren postua lortu zuten Euskadiko txapelketan.

Bestalde, Jose Antonio Circujano eta Maider Oteiza modalitate mistoan lehiatu ziren, eta haiek hamalaugarren postua lortu zuten, 01.19.16 denbora egin eta gero. Euskadiko txapelketari dagokionez, hamabigarren sailkatu zen Circujanok eta Oteizak osatutako bikotea.

Hona hemen probako sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide