Vanessa Cerrajero Gipuzkoako txapeldun, beteranoen esprint distantziako duatloian

Cerrajero, eskuinean.

Joan den larunbatean jokatu zen Añorgan Gipuzkoako distantzia esprinteko txapelketa, eta proba irabazita, txapelketako irabazle suertatu zen Azkoitriko taldekidea.

Vanessa Cerrajero Azkoitri triatloi taldeko kideak Gipuzkoako distantzia esprinteko txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan, hilak 8, Añorgan (Gipuzkoa) jokatutako proban. Cerrajerok aurreneko postua lortu zuen emakumeen beteranoen lehen mailan (40-50 adin maila), eta hala, beteranoen lehen mailako Gipuzkoako txapelketa bereganatu zituen.

Zorionak Vanessa!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide