Mungiako duatloian ere izan dira Azkoitriko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Iturzaeta, LarraƱaga, Cerrajero, LarraƱaga eta Etxeberria.

Joan den larunbatean hasi zen 2025. urteko Euskadiko duatloi denboraldia. Mungian (Bizkaia) jokatu zen aurreneko proba, eta bertan izan ziren Azkoitriko zenbait ordezkari. Vanessa Cerrajerok lehen postua lortu zuen beteranoen mailan.

Joan den larunbatean hasi zen aurtengo urteko Euskadiko Duatloi denboraldia, Mungian (Bizkaia). Azkoitri triatloi taldeko bost taldekide izan ziren han jokatutako proban: Haritz Iturzaeta, Ander Larrañaga, Vanessa Cerrajero, Ignacio Cruz Larrañaga eta Iker Etxeberria.

Esprint distantziako duatloia jokatu zuten taldekide horiek guztiek, eta aipatzeko moduko emaitzak izan ziren. Vanessa Cerrajerok lehendabiziko postua lortu zuen emakumeen beteranoen lehen mailan. Zorionak Vanessa!Aldiz, taldeka, hamaikagarren postua lortu zuen Azkoitrik, helmugaratutako hamabost taldetatik. Hona hemen Mungian jokatutako probaren sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide