Azkoitriren historiarako gure memorian iltzatuta geratu den unea! Alex Arrieta eta Jon Albizuri distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan lehiatu ziren joan den larunbatean Konan (Hawai). Biek lasterketa bikaina burutu zuten, nahiz eta maratoiaren azkeneko zatian arazo fisikoak izan zituzten biek; lehendabizi 3,8 kilometro egin behar izan zituzten igeri, ondoren 180 kilometro bizikletan, eta azkenik, 42,2 kilometro korrika (maratoia).
Hauek dira Azkoitriko bi kideek munduko txapelketan lortutako emaitzak:
- 312. Alex Arrieta, 9.29.43' (37. 40-44 adin mailan)
- 390. Jon Albizuri, 9.38.23' (52. 40-44 adin mailan)
Eskerrik asko Azkoitiko Udalari, emandako laguntzagatik!
Argazki gehiago, Azkoitriren webgunean eta Instagrameko kontuan