Alex Arrieta eta Jon Albizuri munduko distantzia luzeko triatloi txapelketan arituko dira larunbatean

Jon Albizuri, artxiboko irudi batean. (Utzitakoa)

Alberdik Gasteizen lortu zuen munduko txapelketarako txartela, eta Arrietak, Klagenfurten (Austria). Larunbatean, Hawaiin lehiatuko dira, munduko distantzia luzeko triatloi jokalari onenekin.

Iritsi zaie Alex Arrietari eta Jon Albizuriri azkeneko hilabeteetan entrenatu duten guztia erakusteko unea. Larunbat honetan jokatuko dute Konan (Hawaii) munduko distantzia luzeko triatloi txapelketa, eta munduko triatloi jokalari onenak lehiatuko dira han. Lehendabizi, 3,8 kilometro egin beharko dituzte igeri, ondoren 180 kilometro bizikletan eta azkenik, 42,2 kilometro korrikan. Zorte on, bikote!

Eskerrik asko Azkoitiko Udalari, emandako laguntzagatik!

Eskerrik asko Amets Anduezari, egindako muntaiagatik!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide