Asteburu oparoa izan da Azkoitriko kideentzat. Atxeruetarrak larunbatean Durangoko mendi duatloian hartu zuten parte, errelebokako modalitatean. Igandean, aldiz, Gasteizko duatloian izan ziren banakako lehian.
Igandean, Inhar Subinas eta Iker Carmona Zumaiako Flysch mendi lasterketan izan ziren eta Manex Larrañaga eta Aitor Beneitez, Donostiako maratoi erdian.
Azkenik, Asier Disdira Vieux Boucaun (Frantzia) izan zen distantzia erdiko triatloian lehiatzen. M3 mailan hirugarren izan zen hura.
Argazki gehiago www.azkoitri.eus webgunean.