Azkoitriko kideek Zumaiako eta Santanderko probetan parte hartu dute asteburuan

Cerrajero, Benitez eta Iturzaeta, Zumaiako triatloian.

Zumaiko proba larunbat arratsaldez jokatu zuten eta Santanderkoa, igande goizean. Aitor Beneitez, Haritz Iturzaeta eta Vanessa Cerrajero aritu ziren Zumaian, eta Alex Arrieta Santanderren.

Joan den igandean jokatu zuten Zumaiako distantzia esprinteko (0,75 km-20 km-5 km) triatloia. Haritz Iturzaeta, Vanessa Cerrajero eta Aitor Beneitez izan genituen han lehian. Gipuzkoako eta Euskadiko distantzia esprinteko triatloi txapelketa izan zen, eta Vanessa Cerrajerok Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan bigarren postua lortu zuen 40-49 urte artekoen mailan. Eskerrik asko beste behin Zumaiako Triatloi Taldeari. Mimo handiz prestatutako lasterketa, segi horrela! Honako lotura honetan ikus daitezke Zumaiako probako sailkapenak.

Bestalde, Alex Arrieta Santanderko distantzia erdiko triatloian (1,9-90-21km) izan genuen. Lasterketa bikaina egin zuen hark, hamargarren postuan helmugaratuta; bere adin mailan (40-49 urte) hirugarren sailkatu zen, gainera. Datorren urriaren 26an Konan (Hawai) jokatuko duten distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketarako baliagarriak izango zaizkio kilometro horiek Arrietari. Honako lotura honetan ikus daiteke Santanderko probaren sailkapena.

Argazki gehiago ikus daitezke, bestalde, taldearen webgunean edo Instagram profilean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide