Azkoitriko kideak Bilbon eta Getxon

Bilboko probak larunbat arratsaldean jokatu ziren, Getxoko proba, aldiz, igande arratsaldean.

Joan den asteburuan Bilboko eta Getxoko probetan izan ginen. Alde batetik, Bilbon distantzia erdiko eta olinpikoko triatloiak jokatu ziren eta distantzia erdiko Aquabike. Bestalde, Getxon distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa jokatu zen.

Bilbon, Maialen Azpiazu, Andoni Ibarbia eta Jon Albizuri distantzia olinpikoan lehiatu ziren, Haritz Iturzaeta distantzia olinpikoan eta Aitor Iturzaeta Aquabikean. Jon Albizuri beterano 1. mailan (40-49 urte) hirugarren sailkatu zen, Haritz Iturzaeta 23 urtez azpiko mailan hirugarren eta Maialen Azpiazu, berriz, sailkapen orokorrean bosgarrena izan zen.

Getxon, Vanessa Cerrajeno, Jose Antonio Circujano eta Aitor Beneitez izan genituen lehian. Jose Antonio beterano 2. mailan (50-59 urte) Euskadiko hirugarren sailkatu zen. Zorionak, Joxe!

Argazki gehiago ikus daitezke taldeko webgunean edo Instagram kontuan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide