Joan den larunbatean jokatu zuten Fromistako (Gaztela eta Leon) distantzia erdiko triatloia. Maila oso altuko triatloia da Fromistakoa, eta horren adibide garbia da hainbat atzerritarren parte hartzea. Albizurik 4.18.40 denbora behar izan zuen helmugara iristeko, eta bere adin mailan (40-49 urte) bigarren postua lortzeko.
Lehendabizi, triatletek 1,9 kilometro egin zituzten igerian Gaztelako kanalean. Ondoren, bizikletan 90 kilometro osatu zituzten 30 kilometroko zirkuitu itxi bati hiru bira emanez, eta azkenik, herriaren erdialdean 21,1 kilometro korrika egin behar izan zituzten, 3,5 kilometroko ibilbide bati sei bira emanez.
Hona hemen Fromistako sailkapena. Argazki gehiago ikus daitezke taldeko webgunean edo Instagram kontuan.