Alex Arrietak distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketan parte hartzeko txartela lortu du

Alex Arrieta, Klagenfurt-en.

Joan den igandean Klagenfurt-en (Austria) lehiatu zen azkoitiarra. Guztira 9.24.25eko denbora behar izan zuen 226 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Distantzia erdiko Munduko Triatloi Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du asteburuan Alex Arrietak. Klagenfurt-eko (Austria) triatloia jokatu zuen azkoitiarrak. Sailkapen orokorrean 88. postua lortu zuen eta 40-44 adin tartekoen mailan hamargarrena izan zen. Postu horrek eman dio, hain zuzen ere, urriaren 26an Hawain (AEB) egingo den munduko txapelketan parte hartzeko txartela.

Guztira 9.24.25'eko denbora behar izan zuen Arrietak 226 kilometroko ibilbidea osatzeko. Igeriketako 3,8 kilometroak Worthersee aintziran egin zituzten eta Arrietak 59.43ko denbora behar izan zuen. Ondoren, bizikleta hartu eta 180 kilometroko ibilbidea burutu zuen (4.52.59). Azkenik, bigarren trantsizio gunetik irten eta maratoi bat (42,2 kilometro) egin zuen, (3.22.21).

Bestalde, Aitzol Agirregomezkorta Madrilgo distantzia erdiko triatloian lehiatu da asteburuan. 103 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen (1,9-80-21,1) eta 4.07.26ko denborarekin helmugaratu zen. Sailkapen orokorrean 24. postua lortu zuen eta bere adin mailan (35-39) zortzigarrena izan zen.

Argazki gehiago, taldeko webgunean eta Instagrameko kontuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide